Zilegi mendien inguruan mendi ibilaldia eta bazkaria larunbatean, hitzaldia gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 25a, 19:13

Atzoko Luis Mari Zalduaren hitzaldiaren ondoren gaur izango da bigarrena Asier Arrese eta Iñaki Ausanen eskutik. Asier Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari Nagusia da eta Iñaki aipatu departamentuko ingenaria. Zilegi mendiak izan zireneko gunearen azken hamarkadeta historiari buruz jardungo dira. Mendi ibilaldia, Zilegi mendiak izan ziren guneak ezagutuz (Gidaria, Luis Mari Zaldua). Irteera 09:00etan, Besabi jatetxetik.
Eguerdian bazkaria 14:00etan, babarrun jana, Besabi jatetxean. Prezioa: 25 euro. Izen ematea, Lekaio kultur etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!