Azaroak 25, asteazkena | Urigain kultura etxea | 19:30. Deialdia irekia da.
Andoainen Egunkariaren aldeko taldea osatzeko deia egin dute langile ohiek. Datozen egunetan edo asteetan Euskaldunon Egunkariaren inguruko epaiketaren hasiera data zein izango den jakinaraziko da. Hori dela eta, Euskal Herri osoan Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta enparauei elkartasuna adierazteko lantaldeak osatzen ari dira. Andoainen hurrengo ostegunean bilera deitu dute langile ohi batzuek, lantaldea osatze aldera. Deialdia irekia da.