Batzarra eta manifestazioa Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 25a, 09:57

Atzo iluntzean jende asko bildu zen Grande Marlaskak bideratutako atxiloketen inguruko batzar informatibora, atxilotuen eta, bereziki, Mikel Ayestaran herritarraren berri jakin eta etxekoei babesa erakustera. Ondoren, atxilotuak aske uzteko manifestazio jendetsua izan zen. "Segiko arduradun nagusitzat eta, ondorioz, ETAko harrobitzat" jotzen dituzten 34 gazteek Madrilen igaro dute gaua. Gaur iluntzean ere batzarra izango da iluntzeko 20:00etan Berdura plazan:

Mikel Ayestaran herritarra Espainiako Polizia Nazionalak atxilotu zuen herenegun goizaldean. Batzarrean adierazi zutenez, "atxiloketa lasaia izan zen eta CDak, hainbat kamiseta eta ordenagailua eraman zituzten Mikelen etxetik". Dirudienez, larunbatean deklaratuko dute gazteek Madrilen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!