Andoaingo Gaztetxeko kideen adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 25a, 09:13

"Andoaingo gazteen etxearen 25. urtemuga den egun honetan, estatuak egindako oparia ez dugu batere gustoko. Azken garaietan, estatuak euskal gazteria kriminalizatu nahia, eta honekin batera hainbat gaztetxeen mihaketa,zenbait kasutan itxiera, salatu nahi dugu.Estatuak, epaileak eta poliziak aurrera daramaten sistema errepresibo honen aurrean, gazteriak antolatzeko duen eskubidea aldarrikatzen dugu.
Gaztetxeko asanbladak autogestioz eta antolakuntza ardatz hartuta, lanean jarraituko duela berresten du. Aldi berean, atxilotuei eta bere senideei gure babesa eta elkartasuna luzatu nahi dugu. Euken ta beste atxilotuak askatu.Eraso guztien gainetik, Autogestioaz gaztetxeak aurrera".
                Andoaingo Gazteen etxeko asanblada, 2009ko azaroaren 24a


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!