Tentsioa Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 24a, 21:10

Jende ugari bildu da 19:30eko batzorde informatibora. Bertan Andoainen atxilotutako gaztearen anaiak hitz egin du, atxiloketaren inguruko xehetasunak eman dituelarik. Tentsio uneak atxilotuaren etxean bezala Goikoplazatik irten den manifestazioan izan dira. Izan ere sozialisten egoitzaren parean Ertzaintzak manifestari batzuren aurka egin du. Une honetan Zumea plazan Ertzaintza ugari dago.

Gaurko batzordean adierazi dutenez, egunero bilera informatiboak egingo dira iluntzeko 19:30etan hasita. Larunbatean atxilotuei inkomunikazio egoera amaituko zaielakoan, busa antolatuko da Andoaindik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!