Bertsolari Txapelketa Nagusia: BECerako sarrerak agortzear dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 24a, 20:02

Igande honetan Belodromoan azken finalaurrekoa jokatuko da eta bertako puntuazioarekin erabakiko dira Andoni Egañarekin batera final handian izango diren zazpi bertsolarien izenak. Aitor Mendiluzek aurreko astean Iruñean egindako saioarekin finalean izateko aukera asko dituela ziurtzat eman daiteke.
Jon Agirresarobe Txapelketako koordinatzaileak finalerako sarrera gutxi geratzen dela ohartarazi du, baita azken sarrera horien salmenta belodromoan egingo dela; “Azken astean sarrera izugarri saldu dira, gu ere harrituta gaude. Une honetan finaleko sarreren salmenta etenda dago. Finalerako azken sarrerak igande honetan Belodromoan jarriko dira salgai. Horregatik bertsozalearentzat Belodromoa da sarrerak erosteko azken aukera”.
Ikusmina handia da. Urnietako Kantoi tabernan, esaterako sarrerak erretiratu ondoren, dei ugari jaso dituzte gehiago eskatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!