Polizia operazioaren zeharkalteak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 24a, 12:56

Bart gauean hasitako polizia operazioa Andoainen ere burutu da. Euken Villasante Salaberria gaztea atxilotzeaz gain miaketak izan dira Irunberrin eta Gaztetxean. Irunberriko elkartera sartzeko itxidura metalikoa indarrez igo dute. Bestalde, elkartean bertan ateren bat edo beste hautsi dituzte. Elkartean lanerako erabiltzen duten ordenagailuari hainbat osagai kendu dizkiote. Elkarteko arduradunek Poliziak alde egin eta gero ardo botilak, diru-etxetxoaketa eta dirua falta dela somatu dute. Harrigarria bada ere, Andoaingo presoen argazkiak bere horretan utzi dituzte. Horiexek, polizia operazioaren zeharkalteak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!