Hainbat gazte atxilotu dituzte bart gauean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 24a, 09:26

Tartean dira Andoaingo eta Amasa-Villabonako gazteak, 23-25 urte ingurukoak. Andoaindik Euken Villasante eta Villabonatik Mikel Ayestaran atxilotu dituzte. Une hauetan Polizia Nazionala miaketa lanetan ari da Andoainen, besteak beste, Irunberrin eta Gaztetxean.

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak gutxienez 36 pertsona atxilotu ditu gaur goizaldean. Operazioa goizaldeko lehen orduan hasi da eta Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du. Segi legez kanpoko gazte erakundearen aurkako operazio omen da, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek jakinarazi dutenez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!