Piztu dute txondorra

Gaur arratsaldean txondorra piztu dute Larraulen, Kultur asteari hasiera emanaz. Larunbatean txondorra elikatzeko egur mozketan aritu zen hainbat herritar eta gaur abian jarri dute ikatza egiteko antzinako ohitura. Aste guztian zehar edukiko dute piztuta txondorra, egun eta gau zainduko dutelarik Koldo Jauregi eta Antselmo Larrarte larrauldarrek. Ikusmina eta giro polita sortu da ekimenaren baitan. Herriko txalapartariek ere parte hartu dute pizketan.

Argazki gehiago 

Hurrengo egunetan ere hamaika ekintza izango da Kultur astearen baitan:

-Azaroak 24, asteartea

17:30 Larraulgo argazki diaporama.

-Azaroak 25, asteazkena

17:30 Azken hamar urteko haur antzerkien bideo emanaldia.

-Azaroak 26, osteguna

19:30 Felix Baltistan Fundazioaren eskutik Pakistango gaia jorratuz "Elkartasuna mendia bide" argazki emanaldia.

-Azaroak 27, ostirala

17:00 Umeentzako merienda. Ondoren eskulanak, Katillu-Txulo elkartean.

19:00 Altxorraren bila herrian zehar (linternak ekarri).

22:00 Mus txapelketa Katillu-Txulon.

-Azaroak 29, larunbata

12:00 Pilota partidak zimiterioan.

14:00 Bertso bazkaria, Xabi Paya eta Andoni Egañarekin. (Izena emateko elkartean edo herriko ostatuan. Azken eguna: azaroak 25, asteazkena. 21:00).

16:30-18:00 Erakusketa: Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa museoan.

18:00 Ipuin kontalaria Kultur Etxean.

-Azaroak 30, Igandea

10:00 Azoka herriko produktuekin. Baserrietako genero eta larrauldarren aktibitateen erakusketa.

16:00 Pilota partidak frontoian.

16:30-18:00 Erakusketa: Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa museoan.

18:00 Talo eta gaztaina jatea Katillu-Txulo elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!