Atzo arratsaldez Asteasun jokatutako sailkapen frogan, Euskadiko Aizkolari Txapelketako finalerako txartela lortu zuen aizkolari zizurkildarrak. Bere lehendabiziko helburua mailari eustea bazen ere, hamaika aizkolarien arteko lehian laugarren postua lortu zuen eta honenbestez, abenduaren 20an Arbizun jokatuko den final handian izango da. Nazabal, Lopez Azpilikueta, Azurmendi, Senosiain eta Mujika izan ziren beste sailkatuak.