Santa Zezilia zikloaren hasiera, asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 19a, 14:46

Bastero musikarien bilgune bilakatuko da asteburuan.

Azaroak 20, ostirala. 20:00
Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena
Mendizabalek, beti ere txistua ardatz harturik, eta musika tresna desberdin askoren laguntzaz 15 diskoetan parte hartu du, azkena Sosegua izenekoa delarik. Gaur egun, Bilboko txistulari bandaren zuzendaria da. Furundarenak lana musika herrikoiaren inguruan egin du batipat. Elkarrekin prestatu duten kontzertu honetan, bi tresna horien konbinazio bitxia eta atsegina erakutsiko digute, musika estilo eta mota desberdinak joko dituztelarik.

Azaroak 21 larunbata. 20:00
MUSIKÉ TEKNE
Donostiako Orkestra Sinfonikoa, besteak beste, Donostiako eta Gipuzkoako musikari gazteentzako alternatiba izateko sortu zen; musika karrerei hasiera edota jarraipena eman nahi dieten profesionalentzat. Orkestrako lau kidek, Izaskun Etxebeste, Tomas Ruti, Maider López eta Nuria Nietok hari laukotea osatu dute eta ganbara talde honek prestaturiko errepertorioen artean "Euskal konpositoreak" deiturikoa eskainiko dute.

Azaroak 22 igandea. 12:30
UDAL MUSIKA ESKOLAKO
BANDA
Pop&Rock hits izeneko kontzertu honetan 80-90 hamarkadetako abesti famatuak entzun ahal izango ditugu bandakideen eskutik: Europe, Santana, Queen, The Rolling Stones, Deep Purple,... Aurten ere, ESCIVIko lagunak parte-hartze berezia edukiko dute talde horien irudiak eta muntaiak eskainiz.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!