Hondasun higiezinen zerga. Bonifikazioa edo hobaria eskaera luzatu egingo da abenduaren 31ra bitarte.
Ibilgailuen zerga. Ibilgailu elektrikoek %50eko bonifikazioa edo hobaria izango dute.
Zaborrak, tasa berriak:
- 55,25 euro Etxebizitzak
- 155,65 euro Komertzioak
- 225,55 euro Pub, taberna, jatetxe janari-dendak eta 5 langile baino gutxiagoko enpresak
- 404,25 euro 5 eta 50 langile dituzten industriak
- 982,35 euro 50 langiletik gorako enpresak, jarduera bereziak
2010ean, beraz, zaharrak berri tasak aipatzerakoan. Ez da ahaztu behar, Udalak iaz %30a igo zuela zaborraren zerga eta %15a urarena.
BALORAZIOAK
Gabino Agudo: "Egungo egoera larria ulertzen dugu, baina gerora begira zer? Erreflexio hori ez da egin udaletxe honetan". Ogasun batzordean hainbat proposamen egin zituela adierazi zuen, eta horien laburpena egin zuen batzarraldian. Alkateak Agudori erantzun zion denboraz eta patxadaz aztertu behar direla proposamen horiek guztiak.
Iñaki Egibar: "Ez dakigu zehazki Udalak nora eraman nahi gaituen bere politika fiskalarekin". Hurrengo udaberrian Udalak ordenantza berrien azterketa egingo duelakoan pozik agertu zen, ideia hori jeltzaleena izan baita.
Asun Guerra: "Bat egingo dugu gobernu taldearekin, zaborraren tasa ez igotzeak kezkatzen gaituen arren".