Abiadura Handiko Trena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 19a, 14:43

Udaberrian Abiadura Handiko Trena eztabaidatzearen aldeko kanpainari hasiera eman zitzaion Andoainen. Kanpaina horri hainbat herriko talde, mugimendu eta eragilek atxikimendua adierazi zioten. Herritarrek ere bere sinadurarekin bat egin zuten ekimenarekin. 1.200 sinadura bildu ziren.
Laburbilduz, hiru eskaera hauek bideratu ziren: AHTren inguruko informazio objektiboa zabaltzea, obrak geratzea eta eztabaida publiko eta erreala ematea herritar guztien artean.
Gaia azaroaren 26ko udal batzarraldian eztabaidatzekoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!