Zabor tasa %10 igoko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 19a, 14:41

2010eko ordenantza fiskalak onartu ditu udalbatzak, eta aho batez. Hondakinen tasan, %10eko igoera aplikatuko da. Ez da ahaztu behar, Europa mailako legediak behartuta, udalerri bakoitza hondakinen kudeaketa autofinantzatzera behartua egongo dela 2012. urtean. Halere, desadostasuna eragin du aipatu igoerak. Horren lekuko, azaroaren 11n eta 16an burutu ziren bi ezohiko osoko bilkurak. Azkenean, %20-tik %10era jaitsi dute aplikatu beharreko igoera, besteak beste, sozialistak aurka agertu zirelako. Bestalde, ezker abertzaletik, Iñaki Mendizabalek, igoeraren zergatia argudiatu eta tasetan gutxiago ordaintzeko egin daitekeenaren mezua herritarrengana heltzeko dagoen beharra azpimarratu zuen bi saioetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!