Aipatu abesbatzako talde kide berriena da bera. “Abentura honetan nabil, talde kideekin abesteko gogoa partekatzen baitut. Ikasi eta hobetzeko gogo handia dut”, adierazi du Goikoetxeak.
Ibilbide luzea burutu duten talde kideek hasi berriari bidea zenbat erraztu dioten gogorarazten du Rosak. Urnietarraren esanetan, honakoak dira abesbatzaren bi zutabe nagusiak. “Kontzertura etorriko zaretenok abesbatza honen talentuaz jabetuko zarete. Neronek ere kide bakoitzaren kalitate handiko musika eta gizatasunaz gozatu ahalko dut”, gaineratu du. Esker hitzak baino ez ditu taldearentzat, Urnietara datorrelako emanaldia eskaintzera. Juan Jose Ocon da, abesbatza zuzendu ohi duena. Aldiz, larunbateko ekitaldian, zuzendariorde Ion Alberdik ordezkatuko du. “Erritmoak ulertarazten maisua da, eta ikusiko duzuen moduan, pianoa jotzen crack hutsa”, adierazi du Goikoetxeak.
EUSKAL ABESTI EZAGUNAK, KANTUTEGIAN
Eskola-Gurutziaga abesbatzak larunbat honetan eskainiko
du emanaldia, elizan iluntzeko 19:30etatik aurrera.