Patxi Lopezen gobernu berriak; 400.000 euro eta 1.000.000 euro, 2009 eta 2010eko aurrekontuetatik, Urnietako EAJ-PNV-ko udal taldeak, azaroaren 13an eskaini zuen prentsaurrekoan salatu zuenez. “Urnieta berriz Eusko Jaurlaritzako agendan sar dadila”, galdegin zuen jeltzaleen bozeramaile Maribel Vaquerok. Bi neurri iragarri zituzten; batetik, Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNVk gai honi lotutako emendakina aurkeztuko die aurrekontuei. Bestalde, bozeramaileen batzordea biltzea eskatu zuten.
ESKUTITZA, JAURLARITZAKO OSASUN SAILBURUARI
Bozeramaileen batzordea hilaren 16an bilduta, Jaurlaritzako Osasun sailburu Rafael Bengoari eskutitza bidaltzea adostu zuen. Aipatu idatzian, diru partidak zergatik ez diren gauzatzen erantzutea eta osasun zentro berrirako dituen asmoen berri ematea exijitzen dio udalbatzak Osasun Sailburuari. Bide batez, baita ahal bezain laster biltzeko eskaera egin ere. Idatzi berean, egungo anbulatorioko profesional taldeak aipatutako zentroko gabeziak jasotzen dira; bulego falta, baldintza higieniko desegokia, gaixoek egoteko lekurik ez...