Uraren inguruko ekimenak Adunan

Kultur Astearen baitan, uraren garrantzia eta beharra azpimarratzeko ekitaldiak antolatu dituzte aurten. Ursalto errekaren garbiketa, ikusentzunezkoa, hitzaldia... Jende ugarik parte hartu du ekitaldi guztietan. Ekimenaren inguruko balorazioa egin du Udalak.

Ikus argazki gehiago

Adunako Udalaren balorazioa

 

Adunan egun hauetan garatzen ari den Kultur Astearen baitan, berrikuntza moduan, Udalak ingurumen sentsibilizazioarekin zerikusia duten bi ekintza antolatu ditu. Ekintza horiek ura natur baliabidearen kontsumo eta kudeaketa arduratsuari lotuta egon dira eta, aldi berean, urari lotutako ekosistemen inguruko babesak duen garrantziaz ere ohartarazi nahi izan da.

 

Hori dela eta, urarekin harremana duten ekintzak haur, gazte nahiz helduei zuzendutako egon dira eta Izadi 21 enpresako ingurumen hezitzaileek dinamizatu dituzte:

 

q   Erreka Eguna:

 

Azaroaren 14an, larunbatarekin, ura natur baliabideari lotutako ekosistema garrantzitsu bat ezagutzeko asmoz, Ursaltoko errekara bertaratu ginen. Bertan, gure herriko errekak egoera onean mantentzearen garrantziaz jabetzeko azalpen batzuk eman ondoren, errekaren egoera aztertu eta Izadi 21ek prestatutako fitxak bete genituen. Aldi berean, zabor poltsetan erreka bazterretan topatutako hondakinak jaso genituen eta herri gunera itzuli ginenean, dagokion edukiontzietan utzi genituen poltsa horiek. Plastiko zatiak izan ziren aurkitu genuen zaborrik ugariena. 

 

Amaitutakoan, Kultur Aretoan “Uraren Ametsa” izeneko pelikula ikusi genuen, edateko ura lortzeko munduko herrialde ezberdinetako pertsonek pairatzen dituzten egoera ezberdinak ezagutzeko aukera izanik (India, Afrika, Holanda, Chileko Atakamako basamortua eta Palestina).

 

Ekintza parte hartutakoak: 12 pertsona .

 

Ekintzaren iraupena: 3 ordu.

 

 

q   Ura zentzuz erabili izeneko hitzaldia:

 

Azaroaren 17an, asteartearekin, Adunako Kultur Aretoan, Uraren Zikloak Adunan egiten duen ibilbidea ezagutu eta urari lotutako herriko proiektu eta azpiegituren inguruko azalpenak eman zituzten Izadi 21en teknikariek (Adunan eraikitzen ari diren hondakin uren araztegia, Udalak aurrerantzean edateko ur hornidura sarea berritzeko aurrera eraman nahi duen proiektua, etab.). Ondoren, ura modu arduratsuan erabiltzeko aholkuak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek eta hitzaldiaren amaieran, etxean ura aurrezteko gailuak banatu ziren.

 

Hitzaldira bertaratutakoak: 17 pertsona 

 

Ekintzaren iraupena: ordu bete. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!