12:00etatik 14:00ak arte:
- panel informatiboak eta iradokizunak jasotzeko kaxa: Gaztelekua zergatik sortu behar den, zertarako, nori zuzenduta, nolako funtzionamenduarekin, norekin koordinatuta, zein baliabideekin...
- material-bilketa: herritar guztiei zabaldu zaien deialdia da hau, etxean eduki eta erabiltzen ez diren zenbait material Gaztelekuan erabiltzeko utzi. Besteak beste: mahai-jokoak, CDak, DVDak, bideoak, sukaldeko tresnak, posterrak, apaingarriak...
- bideo proiekzio jarraiak: DBHko 1 eta 2. mailako ikasleek grabatutako bideoak erakutsiko dira bertan. Esketxen eta elkarrizketen bitartez, honako gaiak lantzen dira bideoetan: zerbitzuaren ordutegia eta egutegia, elkarbizitzarako arauak, Gaztelekuan iritzia emateko eta proposamenak luzatzeko bideak...
- joku erraldoiak eta pin-pon mahaiak: libreki eta taldeka aritzeko baliabideak nahiz ekintza antolatuak eskainiko dira goizean zehar.
16:00etatik 18:00ak arte:
- palomiten prestaketa eta pelikula emanaldia: Gaztelekuko sukaldean palomitak prestatu ondoren, lehen solairuan pelikula emanaldia eskainiko da pantaila handian.
- logo eta izen lehiaketa: Gaztelekuak izena eta logo propioa topatu behar du. Lehiaketa antolatuko da horretarako eta hau izango da prozesu horren aurreneko urratsa.
- buzoi parte-hartzaileen margoketa: nerabeek proposatuta, herrian nahiz hezkuntza zentroetan Gaztelekuaren inguruko proposamenak eta iritziak jasotzeko postontziak jarriko dira. Larunbatean postontzi horiek sortuko ditugu, estetika propioa emanez.
- futbolin txapelketa: hurbiltzen den jende ororen artean futbolin ligaxka antolatuko da.
18:00etan:
- kontzertua: herriko eta aldameneko herrietako hainbat nerabek osatu berri duten musika taldearen eskutik kontzertua eskainiko da, jardunaldiari bukaera emateko.
Ekintza hauek bai Gaztelekuan bertan (haurtzaindegi zaharrean) bai Bearzana pilotalekuaren inguruan egingo dira. Herritar guztien parte hartzea espero da, adin guztietako herritarrena hain zuzen ere.
Gogoratu behar da Gaztelekuaren inguruko iritzia emateko villabonagaztelekua.wordpress.com web-orria zabalik dagoela. Hauexek web-orriaren atalak: agenda, berri-berriak, dokumentuak, argazkiak eta bideoak, iritziak.
Anima zaitezte eta parte hartu!