Gizarte zerbitzuen eskutik, hitzaldia eta guraso eskola

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Villabonako Udaleko Gizarte zerbitzuek XXI. mendeko autoritatea eta diziplina gaitzat harturik, "nork agintzen du etxean?" hitzaldia antolatu du azaroaren 19an, 18:30etan Mintzola etxean. Hizlaria J. Francisco Amiama izango da. Bestalde, aurten ere martxan jarri dute guraso eskola:

Azaroaren 23tik abenduaren 4ra, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan izango da izena emateko aukera. 12 euroko kuota ordaindu beharko da eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aurrez eskatuz gero.

0-10 URTE BITARTEKO HAURREN GURASOENTZAT

Hizlaria: Maribel San Sebastian

Ordutegia: 14:30-16:00 / 17:00-18:30

Egutegia: urtarrilak 7, otsailak 10 eta 24, martxoak 10 eta 24, apirilak 14 eta 28, eta maiatzak 12.

11 URTETIK GORAKO HAURREN GURASOENTZAT

Hizlaria: J. Francisco Amiama

Ordutegia: 18:30-20:00

Egutegia: urtarrialk 25, otsailak 8 eta 22, martxoak 8, 15 eta 22.

Hitzaldiak: azaroak 19 eta otsailak 23.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!