Otaño eskolak antolatutako jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 17a, 11:11

Ikas komunitatea sortu zutela zazpi urte igaro ondoren eta orduz geroztik hainbat berrikuntza, aldaketa, ekintza eta ekimen egin ondoren, kezkak argitu eta proiektuaren oinarriak ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu ditu Otaño eskolak. Horretarako, bihartik hasita, hiru hitzaldi antolatu dituzte: 

-Azaroak 18, asteazkena: 'Ikas komunitatearen oinarriak', Maria Luisa Jaussiren eskutik. 18:00etan Otañoko liburutegi-mediatekan.

-Azaroak 26, osteguna:  'Nola hitz egin haurrek entzuteko eta nola entzun haurrek hitz egitek' tertulia, Migel Lozak bideratuta. 18:00etan Otañoko liburutegi-mediatekan.

-Martxoak 3, asteazkena: 'Eskola gaur egungo gizartean', Ramon Flecharen eskutik. 18:00etan Otañoko liburutegi-mediatekan.

 


 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!