Aizkardiren II. Argazki rallya, arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 17a, 10:06

Joan zen igandean Aizkardi mendi taldeak antolatutako II. Argazki rallya izan zen. Eguraldi ona lagun, Gipuzkoako txoko ezberdinetatik etorritako 25 lagunek hartu zuen lehiaketan parte. Argazki ederrak ateratzearekin batera, Villabona inguruko bazterrak ezagutzeko parada izan zuten. Rallyan aurkeztutako argazkiak Mendi astearen baitan, Gurea antzokiaren sarreran erakutsiko dira azaroaren 23tik 27ra (19:30-21:30) eta ikusleek gogokoenaren aldeko botoa emateko aukera izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!