Kluben pilota arteko txapelketa Buruntzaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 16a, 20:23

Larunbat honetan hasita eta abenduaren 20ra bitarte, eskualdeko sei pilota taldeak bi multzotan banatuta ligaskan arituko dira. Andoain, Urnieta eta Hernani multzo berean daudenez, elkarren aurka jokatuko dute hurrengo asteburuetan.
Igande honetan, 09:30ean hasita, Urnieta-Hernani Urnietako pilotalekuan. Benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta nagusiak lehian hasiko dira aurki.
Hurrengo jardunaldia, Andoain-Urnieta. Data zehazteke dago.

Bigarren multzoan, bestalde, Astigarraga, Lasarte-Oria eta Usurbil. Finala, esan bezala, abenduaren 20an izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!