XIII. Gipuzkoako Kantu Txapelketan eskualdeko kantariak bikain

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 16a, 19:41

Atzo arratsaldean jokatu zen Donostiako Antzoki Zaharrean Gipuzkoako XIII. Kantu Txapelketako finala eta, aurten ere, eskualdeko kantariek maila ona erakusteaz gain, sariak ekarri dituzte etxera. Asteasuko Naroa Gerestak 'Infernu berdina' sortze lanarekin nortasunaren saria eskuratu zuen eta, besteak beste, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo kantari nahiz musikariez osatutako Kantuki talde sortu berriak, Izaro, Aiora eta Garazi kantari zituela, lehen saria jaso zuen Mikel Urdangarinen 'Non geratzen den denbora' kantuarekin. Zorionak guztioi!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!