Gaur goizean, ez ohiko udal batzarraldian, 2010.urterako uraren eta zaborraren tasak eztabaidatu dira Andoaingo Udal batzarraldian. Iazko tasa kopuruari eutsiko zaio, "izoztu" egingo dira beraz. Gogoratu behar da iaz zaborraren tasa %30 igo zela, eta urarena %15.
Gaur arratsaldean, bestalde, Urnietako Udalak aurreko astean mahaigainean utzitako zaborren tasaren gaiari helduko dio berriro.