Gazte eguna Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 12a, 20:52

Giro ona nagusitu da gaur goizean goizetik Amasako gazteen artean. Bi taldetan banatuta, Amasako goi eta behe bailarako baserrietara kalejiran bisita egin ostean, Uxo Toki elkartean bazkaria izan dute. Arratsaldean urteroko dantza saioa eskaini dute plazan eta Iturrigoxoko afariarekin amaituko dute eguna. Bihartik aurrera, jaia nagusituko da berriz ere Amasan:

Argazki gehiago ikusi

Azaroak 13, ostirala

-17:30: Pirritx eta Porrotxen Piratak emanaldia.

-Ondoren, txokolate beroa.

-20:00: XVIII. Bakailao lehiaketa frontoian.

-23:30: Laiotz taldearekin dantzaldia.

Azaroak 14, larunbata

-11:00: Ume krosa.

-Ondoren, dultzaineroak.

-14:00: Txekor jatea.

-17:30: Kantu poteoa.

-22:30: Bertso jaialdia: Amets Arzallus, Aitzol Barandiaran, Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazu. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

-Ondoren, Zesatek taldearen kontzertua eta Kantuki taldearen dantzaldia.

Azaroak 15, igandea

-Meza eta idi probak.

-18:00: Herri kirolak. Ezkonduak ezkongabeen aurka.

-Ondoren, Martina sorginari agurra eta XX. Intxorraren aldatzea.

Azaroak 22, igandea

-11:00: Amasako XVII. Mendiatloia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!