Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldirako autobus zerbitzu berezia Amasara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko azaroaren 12a

Villabonako Udalak autobus zerbitzu berezia jarriko du bihar Amasara Pirritx eta Porrotxen emanaldia ikustera igotzeko.
16:30etatik 17:15era egingo ditu igoerak autobusak kiroldegiaren ataritik eta Txermingo aparkalekutik abiatuta.
Emanaldia maitutakoan, Amasatik Villabonara jaisteko ere eskainiko da zerbitzua: 18:30etatik 19:30etara, bi geldialdi berdinak eginez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!