Urnietan denboraleak eragindako kalte nabarmenik ez da izan. Han-hemenka botatako zuhaitzen bat, lur-jauziren bat edo beste eta txabolen bat edo besteren txapazko teilatuari zati bat altxa izana liburu bateko orria pasatu izan balute bezala.
Erauntsiak, kale eta parkeetako zuhaitzak ia hostorik gabe utzi ditu, eta horren ondorioz lurrean pilatutako orbelak estolda-zuloak estali eta hauek ura irenstea oztopatzen zuten hainbat kasutan. Horrek ekarri zuen hainbat guneetan ur-putzu handiak egin izana. Deigarria izan da, irailean inauguratu zen Urnietako autobide berriko sarrerako (Mandazubi gunean) hainbat trafiko seinale bertikal zer-nolako erraztasunekin erori den.
246 litro m2
Euriari dagokionez, asteazkenetik asteazkenera (azaroaren 4tik 11ra) 246 litro metro karratu neurtu ziren Urnietan. Egunik euritsuena, pasa zen asteartea izan zen, egun horretan 60 litro inguru egin baitzituen. Azaroa, azken urteetan hilabeterik euritsuena izan da eta aurtengoan ere badirudi horrela izango dela.