Euritearen zeharkalteak Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 11a, 19:22

Tren geltokiaren atzekaldean, La Salle ikastetxetik gertu, ur bildu handiak gertatzen dira euriak gogor jotzen duen aldiro. Eta ondorioak Aldapeta etxekoek pairatzen dituzte; eraikinak berak eta bertan bizi diren zazpi familiek. Mendietatik eta herrigunearen gaikaldetik jaisten den ur guztia ez da behar bezala bideratzen eta putzu galanta sortzen da Aldapeta etxearen saihetsean. Etxabe batean, esaterako, behin baino gehiagotan ura sartu da.

Bideoak: Aldapeta etxea   |  Oria ibaia 

Udaletxearekin kexu agertzen dira, eraikinaren oinarria arrisku bizian ikusten dutelako. Neurriak azkar hartzea ezinbestekoa iruditzen zaie. Egun hauetan alkatearekin berarekin hizketan jardun dira. Bestalde, udal teknikariak urak sortutako arazoak aztertzen aritu dira Aldapeta etxean bertan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!