TDTa bai, ur edangarria ez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 11a, 19:04

Udalak jakinarazi du dagoeneko piztu dituela TDT emisio kanalak. Bizilagunen batzorde guztiei jakinarazi zaie, antenen operatzaileekin harremanetan jartzeko. Kanal bakoitzeko emisora ezberdinak, hauexek:
60.Kanala: Etb1, Etb2, Etb3, Etb-Sat. / 63.Kanala: Tve1, Tve2, Clan Tv, Canal 24h. / 66.Kanala: Teledeporte, Veo Tv, Sony Enterteinment, Disney Channel. / 32.Kanala: Cuatro, Cnn +, 40 Latino, La Sexta. / 68.Kanala: Telecinco, La Siete, Fdf Telecinco, Intereconomía. / 40.kanala: Antena 3, Antena Neox, Antena Nova, Gol Tv.

URA EZ DA EDANGARRIA
Euritea dela eta, kanilako ura ez edateko gomendioa zabaldu zuten aste hasieran. Udal agintariek sukalderako edo fruta garbitzeko erabili baino lehen hamar minutuz irakiteko gomendioa egin zuten.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!