Lasterketa xelebrea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 11a, 18:47

Lasterketa xelebrea egiten da Alkizako San Martingo jaietan.

Kamioien gurpila aldapan gora nork bizkorrago eraman. Sorabillako Belkoain Tailerreko langile den Balduino Alfonso da antolatzailea. “Ondo pasatzea da helburua, eta bide batez, giro polita sortzea herriko jaietan. Edonork har dezake parte, bost minutu lehenago joanda. 40 kilokoak dira gurpilak, bi kilometroko aldapa igo behar da, eta sariak ederrak eta denentzat dira”. Jesus eta Pedro Alvarez anai andoaindarrak entrenatzen ibili dira egunotan eta parte hartzeko asmoa dute. Hitzordua igandean, hilaren 15ean, arratsaldeko 16:30etan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!