Ganbara saski taldea, kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 11a, 18:46

GANBARA 59–44 easo ekaitza
Kadeteak. Laugarren garaipena jarraian, defentsa lan handia eginez eta kontrara irteera politak eginez. Aurrean zegoen aurkaria gainera ligako onenetakoa da, orain arte partidarik galdu gabe zegoena. Emaitza honekin taldeak ligako igoera fasea jokatzeko aurrerapausoa eman du.

EASO 64–14 ganbara
Infantilak. Hirugarren partidan nabarmen hobetu da andoaindarren jokoa. Presioari aurre egiten eta errebotean ikasten ari dira. Kantxan aritu ziren zazpi jokalarien jarrera guztiz txalogarria da.

ASTEBURUKO PARTIDAK
GANBARA STK KADETEAK
Saskiratze gehien egiten dituenaren aurkako partida.
Azaroak 14, larunbata. 12:15. Oiartzun.

GANBARA STK INFANTILAK
Azaroak 14, larunbata. 09:15. Andoain.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!