Julen Zelarain itxialdi mugagabean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 11a, 11:32

Villabonako Amnistiaren aldeko mugimenduak adierazi duenez, Julen Zelarain villabonatar preso politikoa itxialdi mugagabean dago asteburuaz geroztik, "Asteburuan eman diren jazarpen berrien aurrean salaketa moduan itxialdi mugagabean daude Huelvako euskal preso politikoak. Elkartasunaren sorgin ehiza honen beste kapitilu bat gehiago senideei bis a bisak egiteko biluzteko agindua ezartzea izan da. Ukoaren aurrean, bisitarik gabe geratu diren 21 kasu gutxienik badira eta antza Madriletik datorren agindu bat da bisitara doazen senide guztiak katxeatzeko agindua. Honen aurrean planto egin dute senideek eta presoek".

Villabonako Amnistiaren aldeko mugimenduaren prentsa oharra:
"Azken asteotan euskal preso politikoen senideen bisitak egin ahal izateko jazarpenaren aurrean Huelvako espetxean dauden euskal preso politikoek itxialdi mugagabeari ekin diote. Itxialdian daude bitartean ez dira bisitetara aterako, eta borrokaldia mantenduko dute bisitekin izaten ari diren arazoak konpondu arte. 

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak honako gogoeta egin nahi du senideen aurka ematen ari diren azken jazarpenen aurrean:

Espainiar gobernuak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren amaitzeko apostua argia egina du. Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin amaitu nahi dute, borroka independentistarekin amaitzeko bidean beharrezkoa dutelako Euskal Herrian erreferentzia politiko ezinbestekoa duen eta 750 euskal herritarrek osatzen duten Kolektiboarekin amaitzea.

Azken 30 urteotan Kolektibo honen aurkako neurriak etengabeak izan dira. Bergizarteratze planak, sakabanaketa era bakartze poiltika, komunikaziorako eskubidearen murrizketa etengabeak, jipoiak e.a. Aurrez erabili dituzten neurriek porrotak eraman dituzte neurri berriak pentsatzera eta martxan jartzera. Azken urteotan gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantentzearekin eta bizi arteko zigorraren aplikazio praktikoarekin espetxeetako egoera muturrera eraman dute, benetako Guantánamo bat eraiki dutelarik euskal preso politikoentzat.

Baina espetxeetako neurrien norabide berdinean euskal preso politikoekiko elkartasuna itotzeko urratsak eman dituzte. Senideak beti egon dira espetxe politikaren jopuntuan. Sakabanaketa politika da horren adibiderik argiena, azken urteotan 16 senideren heriotzaren erantzulea, eta pasa den ostiralean bertan bi euskal herritar ospitalizatu izananaren eragilea.

Honekin batera, azken hilebeteotan argazkien aurkako sorgin ehizarekin batera, euskal preso politikoekiko elkartasun bideak zigortzeari ekin diote".

Etxerat-en Batzar Nagusia Tolosan

Asteburu honetan Tolosako Leidor antzokian Etxerat elkartearen Batzar Nazionala izango dela jakinarazi du AAMk eta era berean, asteburu honetan eskualde honetako preso asko aurrez aurrekorik gabe geratzeko arriskua dagoela salatu du, "katxeoari uko eginez gero".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!