Abiatu dira Samartiñak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 11a, 10:51

Atzo iluntzeaz geroztik, Amasako elizaren kanpandorretik Kultur Etxera zintzilikatuta dagoen Martina sorginak iragartzen du aurtengo jaiak hasi direla. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, sorginari ongi etorria egin eta gero, pintxo dastaketa izan zen Kultur Etxean. Gaur, San Martin eguna, ekintza ugari izango da Amasan. Segidan, gaurtik jaien amaiera bitarteko egitarauaren berri:

Azaroak 11, asteazkena (San Martin eguna)

-10:30, Meza nagusia

-Ondoren, Herri kirolak. Otaegi eta Otaño aizkolariak eta Irigoien eta ‘Izeta' harrijasotzaileak, bertsolari eta trikitilariek alaiturik.

-20:30, Mondeju afaria Uxo Tokin.

Azaroak 12, osteguna

-06:00: Gazteen gosaria Ongi Etorrin, trikitilari eta dultzaineroekin.

-14:00: Gazteen bazkaria Uxo Tokin.

-16:30: Soka-dantza eta Aurreskua plazan.

-Ondoren, erromeria.

-21:00: Gazteen afaria Iturri Goxon.

Azaroak 13, ostirala

-17:30: Pirritx eta Porrotxen Piratak emanaldia.

-Ondoren, txokolate beroa.

-20:00: XVIII. Bakailao lehiaketa frontoian.

-23:30: Laiotz taldearekin dantzaldia.

Azaroak 14, larunbata

-11:00: Ume krosa.

-Ondoren, dultzaineroak.

-14:00: Txekor jatea.

-17:30: Kantu poteoa.

-22:30: Bertso jaialdia: Amets Arzallus, Aitzol Barandiaran, Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazu. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

-Ondoren, Zesatek taldearen kontzertua eta Kantuki taldearen dantzaldia.

Azaroak 15, igandea

-Meza eta idi probak.

-18:00: Herri kirolak. Ezkonduak ezkongabeen aurka.

-Ondoren, Martina sorginari agurra eta XX. Intxorraren aldatzea.

Azaroak 22, igandea

-11:00: Amasako XVII. Mendiatloia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!