XIII. Gipuzkoako Kantu Txapelketaren finalean, eskualdea present

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 10a, 19:05

Gipuzkoako XIII. Kantu Txapelketaren finala datorren igandean, azaroaren 15ean izango da Donostiako Antzoki Zaharrean 18:00etatik aurrera. Parte hartzaileek hamabost kantu aurkeztuko dituzte, norbanako nahiz taldeen sailean banatuta. Finalera sailkatu diren kantarien artean badira eskualdekoak ere. Asteasutik, Naroa Geresta bakarlarien sailean arituko da eta sorkuntza lana abestuko du: "Infernu berdina". Taldeen kategorian lehiatuko dira, berriz, Kantuki taldeko kideak. Izaro Otaegi villabonatarra, Aiora Irazusta zizurkildarra eta Garazi Esnaola lizartzatarrak gainerako taldekideen doinuak jarraituz, Mikel Urdangarinen "Non geratzen da denbora" kantua abestuko dute. Zorte on guztioi!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!