Gaztelekuaren egitasmoa aurrera doa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 6a, 18:25

Gazteleku berria eraikitzeko lanak zertxobait atzeratu badira ere, datorren irailetik aurrera zabalik izango da zerbitzu berria Kale Berriko Katea etxean (lehengo haurtzaindegian). Egitasmoaren bultzatzaileak lanean dihardute herriko nerabe eta gazteekin Gaztelekuaren egitasmoa garatzeko dinamikak eta jardunaldi parte hartzaileak burutuz. Gaur arratsaldean esketxak eta bideoak grabatzen ari dira hainbat gazte, dinamizatzaileen laguntzarekin. "Joan zen asteazkenean ere bideoz grabatu genuen ikaskide eta lagunen artean Gaztelekuaren ordutegia nahiz funtzionamenduaren inguruan eginiko galdeketa". Azaroaren 21ean, II. Jardunaldi parte hartzaileen baitan aurkeztuko dituzte eginiko lanak, beste hainbat ekintzekin batera:

Gazteleku proiektua: Informatu, iritzia eman eta ondo pasa

-Bideo proiekzio jarraiak (DBH1 eta 2 mailako ikasleek grabatutakoak)

-Panel informatiboak

-Nerabeentzako tailerrak

-Ekintzak kalean

-Palomiten prestaketa eta film proiekzioa

Herritar guztiei deialdia:

Gaztelekurako material bilketa egin nahi da egun horretan. Besteak beste gustura hartuko lituzkete mahai jokoak, CDak, DVDak, bideoak, sukaldeko tresnak, posterrak edo apaingarriak...

Gaztelekuaren inguruan informatuta egoteko:

http//villabonagaztelekua.wordpress.com

-Agenda: Hurrengo ekintzak

-Berri-berriak: Saioen laburpenak

-Dokumentuak: Proiektua, prozesua, baimen-orriak...

-Argazkia, bideoak, planoak

-Norberaren iritziak eman eta ekarpenak egiteko, "iritziak" atala klikatu eta iradokizunak bidal daitezke

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!