Oinarriak
-Euskarri fotografikoak
Onarturiko euskarri fotografikoak analogikoak, bai zuri-beltzean, bai koloretan, eta digitalak izango dira. Kamera analogikodun parte hartzaileen kasuan, 36 argazkiko karrete bana emango zaie ibilbidearen hasieran. Memoria txartel estandarrak erabiltzen ez dituzten kameradun parte hartzaileek dagokien komunikazio-kablea ekarri beharko dute argazkiak deskargatu ahal izateko. Memoria txartelek hutsik egon beharko dute irteera unean.
-Izen ematea
Izen ematea guztiz doakoa da eta rallyaren egun berean egingo da elkarte aretoan. Ez dago parte hartzaileentzat mugarik, honela, adin mugarik gabe, argazki kamera duen edonork parte har dezakeelarik. Inskripzio-mahaiak bederatziak eta bederatziak eta erdiak artean izango dira zabalik. Inskripzioa egin ostean, parte hartzaile bakoitzari oinarri hauek guztiak biltzen dituen kopia bat emango zaio, zeinetan lehiaketaren nondik norakoak, argazkientzat hautaturiko gaia eta ibilbidearen mapa agertuko den.
-Gaia
Egunean bertan jakinaraziko da.
-Irteera
Argazki rallya goizeko bederatzietan hasiko da, inskripzioa egin ostean. Parte hartzaile bakoitzak ibilbideari antolakuntzak zehazturiko argazki bat egin ostean ekingo dio.
-Ibilbidea eta argazkiak ateratzea
9 kilometro inguruko ibilbidea markatuko a, lau orduko gehienezko denboran amaitu beharko dena. Ibilbidean zehar, formatu analogikoa zein digitala erabiltzen dutenek, antolakuntzak aurrez emaniko gaiaren inguruan 36 argazki atera beharko dituzte. Kamera digitaldunek euren argazkiak numerazioa jarrita dutela aurkeztu beharko dituzte, berauetako bat bera ere ezabatzea baimentzen ez delarik. Edozein arazoren aurrean 649 717 182 telefono zenbakira deitu ahal izango da.
-Euskarrien bilketa
Parte hartzaileek ibilbidea antolakuntzak zehazturiko argazki bat atereaz amaituko dute, beranduenik ere eguerdiko ordu batean. Kamera analogikodun parte hartzaileek antolakuntzak errebelatu eta negatiboak itzultzeaz arduratuko den karretea entregatuko dute. Euskarri digitala darabiltenek memoria txartelak entregatuko dituzte, ordenagailura deskargatuak izan daitezen. Irudi ez jarraiak dituzten txartelak txapelketatik kanpo geratuko dira.
-Lanen aurkezpena
-Parte hartzaile bakoitzak ibilbidearen ostean antolakuntzari emaniko irudietatik hiru aukeratu beharko ditu, eta 20X30cm-ko paperean aurkeztu beharko ditu 30X40cm-ko kartulina beltzaren gainean, aurrean izenburua idatziz. Aurkezpen grafikoarekin batera, datu hauek biltzen dituen kartazala eraman beharko da: Kartazalaren kanpoaldean aurkezturiko hiru argazkien tituluak, eta barnean autorearen datuak: izena, abizena, helbidea, telefono zenbakia eta e-maila. Antolakuntzak onarturiko argazki originalei eginiko ukitu minimoak onartuko dira, hala nola enkuadreak, distira maila, kontrastea, saturazioa..., baina inola ez ukitu grafikoak. Lanak gehienez ere azaroaren 21ean, larunbatean 13:00etan aurkeztu beharko dira ondorengo helbidean: Foto Karlis, Pablo Gorosabel kalea 6. 20400 TOLOSA.
-Lanen erakusketa
Aurkezturiko lanak 2008ko azaroaren 23a eta 27a artean burutuko den XXVI. Mendi astearen baitan erakutsiko dira Gurea zine aretoan. Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko erakusketan zehar gerta daitezkeen ezbeharrak, galerak edo lapurretak.
-Bozketak
Epaimahai tekniko batek autore ezberdinen hiru lan onenak hautatuko ditu eta horren erabakia apelaezina izango da. Gainera, erakusketara gerturatzen diren ikusleek argazki onena bozka dezake, boto hori epaimahai teknikoarenarekin bat etor daitekeelarik. Kasu honetan saria gehitu egingo da.
-Sari banaketa
Sari banaketa azaroaren 27an egingo da arratsaldeko bederatzietan Gurea antzokian, XXVI. Mendi asteko azken proiekzioaren ondoren. Sariak ondorengoak izango dira:
*Argazki onenari saria: 150 €
*Argazki onenari bigarren saria: 100 €
*Argazki onenari hirugarren saria: 75 €
*Ikusleek hautaturiko argazki onenari saria: 75 €
Saritu gabeko lanak sari-banaketa egunean jaso ahal izango dira. Saritutako lanak antolakuntzaren esku geratuko dira.
-Eskubideak
Antolakuntzak dituen irudiak eta berauen eskubideak euren autoreenak dira. Antolakuntzak kopiak egin ahal izango ditu erakusketa publiko zein promozioetarako, beti ere autorearen izena bertan azaltzen delarik. Lehiaketara aurkezturiko irudiak antolakuntzaren web orrian argitaratuko dira.