Aizkardiren XXVI. Mendi astean aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 5a, 14:01

Aizkardi mendi elkarteak XXVI. Mendi astea antolatu du azaroaren 23tik 29ra. Azaroaren 24an, Josune Bereziarturen ikus-entzunezkoa beharrean, Patricia Viscarretena eskainiko da. Honatx egitaraua:

Azaroak 23, astelehena: 'Baltoroko Ametsak' proiekzioa, Unai Zendoia, Oskar Porras eta Arkaitz Lasaren eskutik.

Azaroak 24, asteartea: Josune Bereziarturen 'Bide Berriak - Ilusio Berriak' proiekzioaren ordez, 'Gu, Pirinioetatik Denalira' proiekzioa eskainiko da Patricia Viscarreten eskutik.

Azaroak 25, asteazkena: 'Caucaso' proiekzioa, Fidel Mendiaren eskutik.

Azaroak 26, osteguna: 'Biziturik', proiekzioa, Unai Aramburu, Ibai Iriarte eta Aitor Bartolomeren eskutik.

Azaroak 27, ostirala: 'Yosemite' proiekzioa. Herriko Gazteak. Emanaldiaren bukaeran, Argazki Rally-aren sari banaketa izango da.

Azaroak 28, larunbata: Umeen mendi irteera.

Azaroak 29, igandea: Helduen mendi irteera.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!