Gehitu taldeak antolatu du Atxulondoko erakusketa. "Bi helburu nagusi ditu erakusketa honek. Batetik, orain arte ikustezina izan den homosexualitatea ikusgai egin nahi dugu. Bestetik, erakusketan bildutako pertsonaia horiek erreferente bilakatu nahi ditugu. Nerabeentzat, gazteentzat, oso garrantzitsua da erreferenteak izatea. Gazte homosexualak ez daitezela bakarrik sentitu, ikus dezatela ez direla bakarrak", adierazi du Gehituko taldekide batek.
Garai guztietako hogeita hamaika pertsonai bildu dituzte erakusketan: "Kristo aurretik hasi eta gaur eguneraino izandako zenbait pertsonai aukeratu dugu. Horrez gain, arlo ezberdinetan aritu diren petsonaiak izatea nahi izan dugu; artistak, erregeak, filosofoak, idazleak, aurkezleak, baita erlijiosoak ere".
Azaroaren 9an, 19:00etan egingo da inaugurazio ekitaldia Atxulondon eta azaroaren 20ra bitarte izango da erakusketa zabalik. Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izando da zabalik.