Jesusen Bihotza parrokiaren mendeurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Villabonako Jesusen Bihotza parrokia eraiki zela 100 urte beteko dira azaroan eta parrokiako batzordeak hainbat ekimen antolatu du mendeurrena ospatzeko. Batetik, Jose Antonio Pagolak "Volver a Jesucristo: Tarea urgente en la iglesia de hoy" hitzaldia eskainiko du azaroaren 17an, 19:30etan Gurea antzokian. Azaroaren 20an herriko talde ugarik parte hartuko duen emanaldi herrikoia eskainiko da Gurean 19:30etan. 28an berriz, Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko du Jesusen Bihotza elizan 20:00etan eta argazki zahar nahiz berriagoen erakusketa ere ikusgai izango da Gureako erakusgelan, azaroaren 21 eta 22an eta 28 eta 29an, 12:00etatik 13:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!