1.- Aurkeztutako bakarrizketak euskaraz interpretatuko dira.
2.- Gaia librea izango da.
3.- Bakarrizketak antzezlearenak berarenak edo beste egile batenak izan daitezke. Testuaren egilea antzezlea ez bada egilearen izena eta orijinala den ala ez zehaztu beharko da.
4.- Bakarrizketak 10-15 minutu arteko iraupena izan behar du.
5.- Bakarrizketak urtarrilaren 15etik otsailaren 19a bitartean aurkeztuko dira Amasa-Villabonako Gurea zine aretoan, beti ere ostiralez eta gaueko 22:30etatik aurrera.
6.- antolakuntzak berak izendatuko du epaimahaia eta beronen erabakiak mugiezinak izango dira.
7.- Epaileek jendaurreko aurkezpenaren arabera egingo dute beraien balorazioa.
8.- Izen-ematea doan izango da eta izena emateko azken eguna abenduaren 21a izango da.
9.- Egile eskubideak egilearenak izango dira.
10.- Saritu eta parte hartzaileen izenak Udaleko web orrian argitaratuko dira: www.villabona.net.
Beste hainbat ohar:
-Izen-ematea bakarrizketak@gmail.com helbidean egingo da.
-Bakarrizketagileek honako datu hauek bidali beharko dituzte bertara: Izen-deiturak, harremanetarako telefono zenbakia nahiz helbide elektronikoa, bakarrizketaren izenburua, gutxi gorabeherako iraupena.
-Sariak: Irabazleari: 800 €, Bigarrenari: 450 €. Bakarrizketa orijinal onenari saria: 250 €.
-Parte hartzaile guztiek lehiaketaren amaieran egingo den afarirako gonbidapena izango dute.
-Zalantzaren bat izanez gero: bakarrizketak@gmail.com / 653 711 274.