Bertsolari Txapelketa Nagusia puri-purian dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 29a, 17:15

Honela joan dira final-laurdenetako sei saioak.

JONE URIA, ZESTOAN
Jone Uriak irabazi  zuen Zestoako kanporaketa. 750 lagun bildu ziren frontoian. Saio bakoitzeko onena:  8ko handia, Jone Uria; 8ko txikia, Jone Uria; puntu-erantzunetan, Iñaki Gurrutxaga;  10eko txikia, Uxue Alberdi; kartzela, Uxue Alberdi “Esku artean duzu sinatu beharreko papera” gaiarekin.

ETXAHUN LEKUE, LEITZAN
Etxahun Lekuek irabazi zuen Leitzako kanporaketa.  900 lagun elkartu ziren Leitzako Udal Kiroldegian. Saio bakoitzeko onena: 8ko handia, Mantxi; 8ko txikia, Ainhoa Agirreazaldegi, puntu-erantzunetan, Etxahun Lekue; 10eko txikia, Etxahun Lekue; kartzela, Etxahun Lekue “Diru asko eskaini dizute, baina ez zaude prest” gaiarekin.

IÑAKI ZELAIA, BILBON
Iñaki Zelaiak irabazi zuen Bilboko kanporaketa.  Arriaga antzokian 1100 lagun bildu ziren. Saio bakoitzeko onena: 8ko handia, Iñaki Zelaia; 8ko txikia, Maddalen Arzallus; puntu-erantzunetan, Julio Soto;  10eko txikia, Amaia Agirre; kartzela Julio Soto “Denbora daramazu ilunabarrez etxetik irten eta egun argiz itzultzen. Ezin duzu honela jarraitu” gaiarekin.
Nabarmentzekoak: Jexux Mari Irazuk kartzelako gaia ez zuen ondo ulertu. Amaia Agirre finalerdietarako sailkatzetik puntu bakarrera gelditu da.

BEÑAT GAZTELUMENDI, UZTARITZEN
Beñat Gaztelumendik irabazi izuen Uztaritzeko kanporaketa. Kiroleta pilotalekuan 700 entzule elkartu ziren. Saio bakoitzeko onena: 8ko handia, Aitor Sarriegi; 8ko txikia, Arkaitz Estiballes; puntu-erantzunetan, Beñat Gaztelumendi; 10eko txikia, Beñat Gaztelumendi; kartzela, Beñat Gaztelumendi “Zerraila aldatzera etorri dira. Oraintxe eman dizute giltza berria” gaiarekin.

IKER ZUBELDIA, ZARAUTZEN
Iker Zubeldiak irabazi zuen Zarautzeko kanporaketa. Aritzbatalde pilotalekuan 1300 lagun  batu ziren. Saio bakoitzeko onena: 8ko handian, Iker Zubeldia; 8ko txikia, Xabier Silveira; puntu-erantzunetan, Unai Agirre; 10eko txikia, Iratxe Ibarra; kartzela, Iratxe Ibarra “Telefonoa jo eta jo ari da baina ez duzu hartu nahi” gaiarekin.
Nabarmentzekoa: Silveirak 3 poto egin zituen kartzelako bertsoetan.

MIREN AMURIZA, LAUDION
Miren Amurizak irabazi zuen Laudioko kanporaketa. Lamuza Granja kiroldegian 800 lagun elkartu ziren. Saio bakoitzeko onena: 8ko handia, Fredi Paia; 8ko txikia, Miren Amuriza; puntu-erantzunetan, Onintza Enbeita; 10eko txikia, Miren Amuriza; kartzela, Fredi Paya “Mila aldiz pentsatu izan duzu ez duzula berriro gezurrik esango, baina berriro esan duzu” gaiarekin.

FINALERDIAK
Final laurdenetako 17 sailkatuekin eta 2005. urteko finaleko zazpiekin (Egaña zuzenean finalean izango da) honela geratu dira finalerdietako lehen bueltako 4 saioak:

AZAROAK 7, LARUNBATA
Bergarako Udal Pilotalekuan: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia, Jon Martin.

AZAROAK 8, IGANDEA
Gasteizko Europa pabilioian: Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Iñaki Zelaia, Arkaitz Estiballes, Xabi Paia, Maddalen Arzallus.

AZAROAK 14, LARUNBATA
Tolosako Usabal kiroldegian: Uxue Alberdi, Igor Elortza, Sustrai Colina, Iker Zubeldia, Iñaki Gurrutxaga, Ainhoa Agirreazaldegi.

AZAROAK 15, IGANDEA
Hendaiako Beltzenia pilotalekuan: Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria, Aitor Sarriegi, Julio Soto, Onintza Enbeita.

Bertsosarrerak.eu
Saio guztiak 17:30etan hasiko dira. Sarrerak salgai daude  www.bertsosarrerak.eu web gunean; eta abenduaren 13ko finalerako sarrerak, autobus eta bazkari txartelak, Andoainen, Ganbara tabernan; Urnietan, Kantoi tabernan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!