Udal batzarraldia, kronika

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 29a, 17:13

Josean Perez Gabarainen ordezkoak astearte honetako udalaren osoko batzarraldian hartu behar zuen zinegotzi kargua. Ordea, Estatuko hauteskunde batzordetik ez zen tramitazioaren onespena iritsi. Beraz, hurrengo batzarraldian gauzatuko da aldaketa.
Josean Perez Gabarain Andoaingo alkate ohiak zinegotzi izateari uko egin ondoren, udal batzarraldian haren ordezkoak zinegotzi kargua hartuko du hurrengo hilabetean. Zinegotzi berriaren jatorria donostiarra da eta bere izena Carlos Urrestarazu Rodrigo. Besteak beste, sozialisten inguruko "Red para el cambio"ko partaide da. Haren promozio kanpainan bere iritzia honako esaldiarekin laburbiltzen zen: "Leihoa zabaldu eta airea sartzea ezinbestekoa da".
Gainerakoan, udal batzarraldia arin igaro zen. Nabarmendu daitezkeen erabakien artean: udal inbertsioak egiten jarraitzeko kreditu aldaketa proposamena edota datu pertsonalen fitxatetiak sortu, aldatu eta ezabatzeko araudi-proposamena.

ZAPATERO PLANAREN ZAIN
2010erako ere Estatuak udal inbertsioetarako fondoa sortuko du.  Datu zehatzak behin betikoak ez badira ere, 2010erako Andoaingo Udalak 1.500.000 euro jasoko lituzke. 2009an jasotakoa esanguratsua izan da, diru horrekin kirol inbertsio ezberdinak egin ahal izan direlako. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!