Etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzen duten herritarren artean botiken erabilera hobetzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten Gipuzkoako Botikarien Elkargoak eta Udalak igaro den urriaren 19an. Aipatu herritarrek behar duten arreta maila eta bizi-kalitatea indartzea dira sinatutako testuaren helburua. Botikak erabiltzeko eta kontrolatzeko sortu ohi diren arazoei aurre egin nahi da, bereziki gainera, bere kabuz moldatzeko erabateko gaitasuna ez duten herritarren kasuan. Aipatu egitasmoan parte hartzea borondatezkoa izango da, baina beharrezkoa da etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!