“TOCAR Y LUCHAR” musika dokumentala eskeiniko dugu hain zuzen, oso goraipatua den Venezuelako Orkestra Sistema oso modu egokian azaltzen duena.
Eskolako arduradunek diotenez , "Bideo emanaldi hau oso interesgarria iruditzen zaigu eta horregatik ikustera etortzeko gomendatzen dizuegu, musikaren gizarte-lana eta lan pedagogikoa zenbaterainokoa izan daitekeen erakusten baitu.
Jakingo duzue, Basteroko aretoen aforoa mugatua dela eta horregatik gonbidapenak behar izaten direla sartzeko. Mesedez kontutan hartu ezazue 150 gonbidapen soilik izango ditugula aldez aurretik hartzeko ikasleenak barne, lehentasuna izango dutelarik. Beraz, interesik duena, Basteroko harreran hartu dezake astelehenetik aurrera (Urriak 26). Bi gonbidapen pertsoneko banatuko ditugu".
Eguna: osteguna, urriak 29
Ordua: 19:00ak (iraupena 70 minutukoa izango da)
Lekua: Basteroko Ekitaldi Aretoa