Gaztetxearen urteurreneko ospakizunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 26a, 20:51

Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoaren haur ikuskizunarekin ospakizunei hasiera emango zaie, ostiral honetan.

Haurrei zuzendutako festarekin hasiera emango zaie Andoaingo Gaztetxearen XXV.urteurreneko ospakizunei. Porrotx pailazoa eta Ximon bihurria txupinazoa emateaz arduratuko dira.
Hasiera besterik ez da izango, azaroan zehar hitzaldiak, zine emankizunak eta musika kontzertuak bata bestearen atzetik eskainiko baitira.
Abenturak eta muturreko kirol jarduerei tarte zabala eskainiko zaie aurtengo edizioan. Besteak beste, munduan barrena ibilitako Gartxo Arregi eta Arkaitz Lasa hizlari arituko dira. Gaztetxea, besteak beste, gizarte mugimenduen aterpe izan da betidanik. Edizio honetan Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimenduari eta Intsumisoen borrokari tarte berezia egingo zaie.
Jende gehien, ohi bezala, musikak erakarriko du. Aurten Estricalla edota Subterranean Kids estatu mailako taldeak arituko dira taulagaienan Andoaingo Inoren ero ni edota Natural Project taldeak ahaztu gabe.
Andoaingo gaztetxearen 25.urteurreneko ospakizun nagusia, ordea, azaroaren 24an izango da. Astearte horretan afari meriendarekin urteurrena ospatuko dute “Zorionak denoi” lelopean.  Gaztetxeak historia luzea du, luzea eta bizia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!