Iruña-Veleiako grafitoak, benetazkoak?

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 23a, 14:01

Atzo iluntzean, txoko ezberdinetatik etorritako jende asko bildu zen Iruña-Veleiako aurkikuntzen inguruan Aritza kultur elkarteak antolatu zuen hitzaldira. "Iruña-Veleiako grafitoak, benetazkoak?" izenburupean, aurkikuntzen nondik norakoak eta grafitoak faltsutzat jo izanaren inguruan argibideak azaldu zituzten Eliseo Gil, Aztarnategiaren zuzendari ohiak; Idoia Filloy, Aztarnategiaren zuzendaritzako kide ohiak; Koenraad Van Den Driessche, Geokimikan espezializatutako geologo doktoreak eta Juan Martin Elexpuru, Euskal Filologian doktoreak. Azalpen guztien gainetik dei bat nagusitu zen: azterketa sakona egitearena: "Orain artean hizkuntzalariek soilik azaldu dute euren iritzia. Haatik, beste zientziek ere badute zeresana eta azterketa fisiko-kimikoak beharrezkoak direla uste dugu, piezen faltsutasuna edo benetakotasuna modu horretan frogatzen baita. Inondik inora ezin da begiz hartu erabakia eta ez da nahikoa iritzia ematea. Aztertu egin behar dira".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!