Pasa den Igandean Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatu zen finalean, Andoaingo bikoteak, Gernikako Bideburu eta Aberasturi pilotariei 2 setetan irabazi zieten, 15-11 eta 15-13 emaitzarekin.
Finalera iritxi ahal izateko Aindoaingo pilotariak Gazteiz, Durango eta Berriatuako pilotariak utzi zituzte kalean. Denetara, hamazortzi eskolek parte hartu dute, tradizio handiko San Faustoko txapelketan.