Kattalin Olasagasti, bikain Polonian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 20a, 13:00

Pibot onenaren saria eskuratu du Kattalin Olasagasti andoaindarrak Poloniako Kepno Cup 2009 txapelketan. Junior mailako emakumeen selekzioarekin jokatutako partidatan maila gorena eman du Olasagastik. Txapelketa irabaztearekin batera, bere lan pertsonala ere saritu dute Polonian. Lan borobila beraz, andoaindarrarena. Zorionak!


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!