Zilarrezko domina lortu du gazte zizurkildarrak, Argentinan jokatutako 22 urtez azpikoen Trinketeko Munduko Txapelketan. Igandean jokatu zuen finaleko partida Gualeguayn.
Igandeko finalean argentinarren aurka galdu zuten partida estu betan ondoren. (14-15, 15-10, 3-5), zilarra eskuratu dute euren nazioarteko lehen txapelketan. Txapelketako partida gehienetan parte hartu du Maitenek, maila bikaina duela erakutsiz. Zorionak!