Luis Mari Arrizabalaga “Arri” hil egin da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 19a, 14:55

Larunbatean hil zen, azken aldian bizitoki zuen Mungian. Gaixotasun larri batek jota bizitu zen azken urtetan, eta horretxek eraman du.

Arrizabalaga Andoaingo kirolaren suspertzaile nekaezina izan zen. Aita Larramendi ikastolako kirola antolatzen ibili eta gero, berak sortu zuen voleibol-ean goren maila lortu zuen Leitzaran taldea. Talde horretako entrenatzaile eta lehendakari ere izan zen hainbat urtetan.

Bere izakera alai eta eskuzabalagatik gogoratzen dute Andoainen hainbatek.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!